XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Garbitasuna gordetzearren, elurretan iraulkatu zan Asis'ko Prantzisko deuna; Benito deuna ote-artean etzan zan; Bernardo deuna ur-osin izoztuan murgildu zan... Zuk zer egin dezu?.
Bizitza osoko garbitasun zeatzak, kemena damaio San Joan'i Gurutzearen ondoan.
- Beste ikasleak igesari eman zioten; bera an gelditu zan Jainkoaren Amarekin.
Ez aaztu, garbitasunak sendotu ta indartu egiten duala aiurri ta izakera.
Madril'ko gudatokia.
Ogei bat guda-agintari, lagun-arte alai ta jatorrean.
Abesti bat entzuten da, gero bestea, ta bestea....
Bigote beltzeko teniente koxkor arek lenengoa bakarrik entzun zuan:Ez ditut nai nik;
Nerea artzekotan